Skip to main content

Gure aisialdi egitasmoetan hezitzaile lanetan ariko diren gazteak formatzea dugu helburu. Hezitzaile horiek gure egitasmoetan izateko nahia baina berme hoberik ba ote ikastarorik onena eskaini dezagun?

Formakuntzarekin oro har eta aisialdiko hezitzaile ikastaroarekin, bereziki, erabat engaiaturik gaude. Aisialdi hezitzailerik ez baitago hezitzailerik gabe. Kalitatezko aisialdiaz gozarazi eta gozatuko duten hezitzaile labekada berriak etorriko dira Aisiolaren eskutik.

Egun, Aisiola Hezitzaile Eskolan, urtero 500 ikasle inguru izaten ditugu; Euskal Herriaren mendebaleko lau herrialdeetan ematen diren 25 ikastaroetan banatuak. Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteek aukera dute aisialdiaz den ikastarorik osatu eta sakonena eginez, ondoren lanerako beharrezkoa den titulazioa eskuratzeko.

Gure ikastaroen hartzaileak, nagusiki, ikastoletan haien ibilbidea amaitzear diren Batxilergoko ikasleak badira ere, ez dira horiek partaide bakarrak; ikastoletatik kanpoko gazteak ere izaten dira gure ikastaroetan. Ateak zabalik dira, gurean, aisialdiaren mundua maite duen ororentzat.

Irudia
Hezitzaile taldea

2023/2024

Ikasturte honetarako ere Aisiola Hezitzaile Eskolak, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaile izateko ikastaroak antolatu ditu.

AISIOLAren xedea da, euskara, gizartea eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak direla ulertuta, jolasa nahiz sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat hartuz, hezkuntza ez-formalaren bidez kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzea.

Gure ikasleek etorkizunean lan-munduan erantzunkizunez, autonomiaz eta arduraz jarduteko gaitasuna lortzeko egiten dugun lan, balio hauetan oinarrituz: Euskalduna, ingurumenarekin konprometitua, hurbilekoa, profesionala eta bizikidetza erdigunean jartzen duena.

Ikastaroaren xehetasunak:

  • Eusko jaurlaritzak ematen duen “Haur eta gazteen aisialdirako begirale diploma” nahiz LANBIDEk (EAE) eta NAFARROAKO GOBERNUAK (Nafarroa) emandako “HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA ZIURTAGIRI OFIZIALA”.
  • Izen ematea 2023ko irailean izango da eta 2023-24 ikasturtean zehar gauzatuko dira ikastaroak, tokian tokiko egutegia adostuko delarik.
  • Ikastaroaren iraupena 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izango da.
  • Formatzaile taldea, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolan trebaturikoa izango da.

Norentzat

16 urtetik gorako ikasleentzat
(DBHko titulua izatea beharrezkoa da)

NOIZ

Urriak 20tik maitazak 14ra
(Ostiralero, 15:30-20:30)

2024ko urtarrilak 12tik 2025eko maiatzak 9ra
(Bi ostiraletik behin, 15:30-20:30)

PREZIOA

Ikastoletako ikasleek: 430€.

Gainerakoek: 450€.

IZEN EMATEA

Urrian hasten den ikastaroa:
Irailak 4tik urriak 2ra.

Urtarrilean hasten den ikastaroa:
Azaroak 1etik abenduak 1era.

Irudia
Aisiolako hezitzaileak

Ikastaroaren inguruko informazio orokorra

Ikastaroa bi atalez osatuta dago: atal teorikoa eta atal praktikoa. Atal teorikoak guztira 150 ordu ditu eta 3 modulutan bereizten da. Atal praktikoak berriz 160 ordu ditu eta behin atal teorikoa amaitutakoan egin behar da. Atal praktikoa egin ahal izateko, praktikak egingo diren urte horretan 18 urte bete beharko ditu ikasleak.

Hori kontuan hartuta, Aisiolak hezitzaile ikastaroa egiteko hiru aukera eskainiko ditu 2023-2024 ikasturtean: batxilergoko bigarren mailako ikasleentzako, batxilergoko lehenengo mailako ikasleentzako, intentsiboa.

Batxilergoko bigarren mailakoentzako ikastaroa

Batxilergoko bigarren mailan dauden ikasleei edo 17 urtetik gorako ikasleei bideratutako ikastaroa da. Ikastaro hau, ikasturte baten egiten da urritik maiatzera eta saioak ostiralero izaten dira.

  1. MODULOA (60 ordu):
    2023ko urritik 2024ko urtarrilera
  2. MODULOA (30 ordu):
    2024ko otsailetik 2024ko martxora
  3. MODULOA (60 ordu):
    2024ko martxotik 2024ko maiatzera

Batxilergoko lehenengo mailakoentzako ikastaroa

Batxilergoko lehenengo mailan dauden ikasleei edo 16 urtetik gorako ikasleei bideratutako ikastaroa da. Ikastaro hau, bi ikasturtetan egiten da urrian hasi eta hurrengo urteko maiatzean amaitzen da. Saioak bi ostiraletik behin izaten dira.

  1. MODULOA (60 ordu):
    2024ko urtarriletik 2024ko ekainera
  2. MODULOA (30 ordu):
    2024ko irailetik 2024ko abendura
  3. MODULOA (60 ordu):
    2024ko abendutik 2025eko maiatzera

Ikastaro intentsiboa

16 urtetik gorako ikasleei bideratutako ikastaroa da. Ikastaro honetan, ekainean bi-hiru astez modu intentsiboan zati teorikoko 60 ordu egiten dira, falta den zatia irailetik maiatzera egiten da. Ekainean saioak astelehenetik ostiralera izaten dira, irailetik maiatzerako saioak bi ostiraletik behin izaten dira.

  1. MODULOA (60 ordu):
    2024ko ekaina
  2. MODULOA (30 ordu):
    2024ko irailetik 2024ko abendura
  3. MODULOA (60 ordu):
    2024ko abendutik 2025eko maiatzera

Ikastaroak Gipuzkoan

  • Legazpia - Haztegi ikastolan
  • Donostia - Zurriola ikastolan
  • Hernani - Aratz ikastolan
  • Orereta - Orereta ikastolan
  • Urretxu - Urretxu-Zumarraga ikastola
  • Tolosa - Inmakulada ikastola
  • Andoain - Aita Larramendi Ikastola
  • Ordizia - Jakintza ikastola
  • Villabona - Zubimusu ikastola
  • Azpeitia - Ikasberri ikastola
  • Lazkao - San Benito ikastola
  • Bergara - Aranzadi Ikastola
  • Usurbil - Udarregi ikastola
  • Zarautz - Oteitza Lizeo Politeknikoa
  • Donostia - Santo Tomas ikastola

Ikastaroak Bizkaian

  • Sopela - Ander Deuna ikastola
  • Portugalete - Asti Leku ikastola
  • Bilbo - Kirikiño ikastola
  • Bilbo - Urretxindorra ikastola
  • Durango - Ibaizabal ikastola
  • Mungia - Larramendi ikastola
  • Arrigorriaga - Arrigorriaga ikastetxe publikoa
  • Gernika - Seber Altube ikastola

Ikastaroak Araban

  • Laudio - Laudio ikastola
  • Gasteiz - Armentia ikastola
  • Lapuebla de Labarca - Assa ikastola

Ikastaroak Nafarroan

  • Atarrabia - Paz de Ziganda ikastola
  • Iruña - San Fermin ikastola
  • Altsasu - Iñigo Aritza ikastola
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Pdf galeria
Aisiola aurkezpena
Aisiola eskuorria