Skip to main content

Zirimolan etengabeko formakuntza beharrezkoa dela sinetsita gaude. Gogoko dugun aisialdi ereduak hala eskatzen baitu. Esperientziak ere erakutsi digu lanaren emaitzak onak izango badira, lan horretan etengabeko ikaskuntza txertatu behar dela. Ondorioz, formakuntzak berebiziko garrantzia du Zirimolan.

Gure ikastaroen hartzaileak, nagusiki, ikastoletan haien ibilbidea amaitzear diren Batxilergoko ikasleak badira ere, ez dira horiek partaide bakarrak; ikastoletatik kanpoko gazteak ere izaten dira gure ikastaroetan. Ateak zabalik dira, gurean, aisialdiaren mundua maite duen ororentzat.

Zirimolarentzat gakoa da hezitzailerik prestatuenak izatea, gure haur eta gazteentzat, nahi dugun aisialdia eskaini ahal izateko. Horretarako sortu zuen Ikastolen Elkarteak 2001ean Aisiola eskola. Esperientzia luze eta aberatsa duen zentroa da gurea.

Bidea hasi genuenetik ez dira alperrik igaro 20 urte baina gehiago. Milaka dira gure hezitzaile eskolatik pasa diren gazteak. Bertan lortu dituzte, ondoren, egonaldi eta udaleku askotan praktikan jarri dituzten aisialdirako trebakuntza eta ezagutzak. Hori guztia instituzioek homologaturiko titulu baten bermeaz.

Aisiolaren formazio eskaintza ordea, ez da mugatzen soilik hezitzaile ikastaroetara. Zenbait urte dira jada hezkuntza ez formalean diren formakuntza beharrei erantzun nahirik gure ikastaroen aukerak zabaldu genituela. Honako ikastaroak egin ahal dira gure eskolan:

  • Aisialdiko hezitzaile ikastaroa.
  • Aisialdiko zuzendari ikastaroa.
  • Jangeletako eta eskolaz kanpoko hezkuntza jardunean ari diren langileentzako ikastaroa.
  • Aisialdi inklusiboa. Irakasle zein hezitzaileentzat.
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia