Skip to main content

Egun hezkuntzak astinaldia behar duelako, ezin dugu bare, geldo, nagi egon; aitzitik, bizi, ernai eta mugimenduan behar dugu. Astinaldiari hezkuntza ez formaletik ekiteko hauspotu dugu ikastolek ZIRIMOLA indartsua, Euskal Herrian, HEZKUNTZA EKAITZ PERFEKTUA sortzeko. Zirimola indartsu horrek oinarrian zirimolatxoak, zurrunbiloak eta haize biziak ditu.

Irudia
Zirimola, ikastolen aisialdi taldea

Formakuntza: haize indartsuak datoz

Hezkuntza ez formalean lanean aritzeko hezitzaileen formazioaz arduratzen gara “AISIOLA hezitzaile eskola” ren bitartez antolaturiko ikastaro ugaritan.

Irudia
Zirimola, ikastolen aisialdi taldea

Aisialdi zerbitzuak

Gozamenaren zurrunbiloak harrapatuko ditu Euskal Herriko haur eta gazteak. Aisialdirako eskaintza zabala (egonaldiak, udalekuak) diseinatu, antolatu eta gauzatuko dugu eta. Urtaro guztietan aisialdi ufada hezitzaileak sortuko ditu gure Zirimolak.

Irudia
Zirimola, ikastolen aisialdi taldea

Hezkuntza programak

Urakanak bere baitan harrapatzen duen gisan, Zirimolaren hezkuntza programa berriek erakarriko dituzte gure gazteak. Pulunpa (e)ta Xin programak, erdal jatorriko haurrentzat sorturiko HARRERA ETA MURGILTZE PLANAK, harrapatuko ditu asko eta asko. Pulunpa programak harrapatuko dituen bezala, emozioetatik euskara biziz, beste asko.