Skip to main content

Negulekuetan izen emateko epea zabalik!

2023/11/07
Irudia
Negulekuak 1

Neguko opor hauetan ere Negulekuak antolatuko ditugu Zirimolan eta izen ematea zabalik dugu jada. Negulekuak ikastolan bertan egingo dira, goizez. Bi txanda antolatu ditugu: 1.txanda abenduak 26,27,28 eta 29 eta 2.txanda urtarrilak 2, 3, 4 eta 5. Ikastola bat bazara, informazio gehiagorako deitu 943445108 telefonora edo idatzi zirimola@ehi.ikastola.eus helbidera. Haur baten familia bazara galdetu zure ikastolan. Neguko oporretan ere elur-bola jira-biran, aisia Zirimolan!

 

 

Azken albisteak

2024-03-06
Zabaldu dugu udaleku itxietan izen emateko aukera eta txandak betetzen hasi zaizkigu. Ez galdu aukera eta eman izena Zirimolako udalekuetan!
2024-03-01
Hasieran martxoaren 4ean irekitzea aurreikusita zegoen arren, arrazoi teknikoengatik martxoaren 6ra (00:00tan) atzeratu da. Ez galdu aukera eta eman izena plazak agortu baino arinago!
2024-02-21
Adi... Badator, ari gara Euskal Herriko haurrak saretu, harremandu, aisialdiaz gozatu eta euskaraz blaitzeko udalekuak prestatzen: programak berritzen, interesguneak prestatzen, hezitzaileen formazioak eguneratzen...